telebista
Esklusiba
Julian Iantzi: ETBko aurkezle izatetik, antzerkira
A.A.
Erredakzioa
'El Conquistador del Fin del Mundo', '101 gaztelu' eta 'Bost Baietz' saioen aurkezlea antzoki bateko oholtzara igotzen ausartu da 'La última oportunidad' antzezlanean.
Julian Iantzi Euskal Telebista-ko saioak aurkeztetik antzerkira igaro da. 'El Conquistador del Fin del Mundo', '101 gaztelu' eta 'Bost Baietz' saioetako aurkezleak beste erronka bati ekin dio eta antzoki bateko oholtzara igotzera ausartu da, Gurutze Beitia aktorearekin batera 'La última oportunidad' antzezlanean.
Glu glu producciones etxearen produkzioa da antzezlan hau. Galder Perezek idatzi eta zuzentzen du eta Julian Iantzi eta Gurutze Beitia dira protagonistak. Ugalketa klinika batera, 'ama izateko azken aukeraren' bila doan emakume baten istorioa konatzen du. Mediku itxurak egingo dituen gizon ilehori dotore batekin egingo du topo han eta hainbat gaizki-ulertze gertatuko dira. Istorioa komedia gisa kontatzen du antzezlanak.
Gaur arte, Julian Iantzi telebistako aurkezle lanetan ezagutu dugu, ETBko hainbat saioetan, reality-etan batik bat: 'Basetxea', 'Kantuan', 'Bost Baietz', '101 gaztelu', 'El Conquistador del Fin del Mundo', 'El Conquistador del Aconcagua'... Baina Lesakako ilehoria ez da atzera gelditzen den horietakoa; nahikoa da, edozein nafar oni bezala, pixka bat tentatzea eta edozein erronkari aurre egiteko prestatzen da. Aurrerantzean, antzezteko dituen gaitasunak ere ezagutuko ditugu.
Udan 'La última oportunidad' antzezlaneko entseguetan buru belarri ibiliko da. Izan ere, urriaren 5ean izango da estreinua Basauri-ko Social Antzokian.