telebista
Felix Linaresek aurkeztuta
'La Noche de...'k 'Sigo como Dios' komedia eskainiko du asteartean
A.H.
EITB
Horrez gain, uda honetan gehien ligatuko duten aktoreen lehiaketarako bi hautagai berri aurkeztuko ditu saioak.
-
Morgan Freeman
'La Noche de...' saioak Sigo como Dios komedia dibertigarria eskainiko du, izen handiko Steve Carell eta Morgan Freeman aktoreen eskutik. Jennifer Aniston eta Jim Carrey protagonista dituen Como Dios filmaren bigarren zatia dugu; Freemanek Jainkoaren papera egiten du eta Carellek, berriz, kongresurako hautatu berria izan den politikari estatubatuarrarena. Jainkoak ontzi erraldoi bat eraikitzeko eskatuko dio, aurreikusita duen uholde unibertsalaren aurrean.
Bestalde, Felix Linaresek uda honetan gehien ligatuko duten aktoreen lehiaketarako bi hautagai berri aurkeztuko ditu: Hugh Jackman eta Famke Janssen. Australiako aktorea Lobezno izango da berriro ere zine aretoetan, datorren ostiraletik aurrera. Bere alde ezkutuan murgilduko da 'LND' eta ikus-entzuleentzat ezezagunak diren hainbat datu emango ditu, horien artean, Famke Janssenekin duen harreman profesional estuaz arituko da.
Janssenen antzera, modaren mundutik zinera salto egin duten aktore asko daude. 'La Noche de...'k kasu hauek aztertuko ditu, tartean Charlize Theronena.
Amaitzeko, eguzkia hartzeko proposamen bereziak egingo dizkie Felix Linaresek ikus-entzuleei. Mamma Mia eta El señor de los anillos filmetako paisaietan barrena murgiltzeko, munduko zein lekura joan behar duten erakutsiko die.
'La Noche de… Sigo como Dios' gaur emitituko da 22:30ean ETB2n.