Itxi

telebista

21:30ean

Baionako jaien hasiera, zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en

A.H.

EITB

Lierni Agirrezabalak eta Joanes Passicotek gidatuko dute emanaldi berezia udaleko saloitik.

0:09

Euskal Telebistak Baionako festen hasierarekin bat egingo du zuzenean 21:30etik aurrera. Lierni Agirrezabalak eta Joanes Passicotek gidatuko dute 'Baionako Jaiak 2013' saio berezia udaletxeko saloitik. Txupinazoa jaurti eta jaien giltzak herriko etxeko balkoitik bota ostean hasiko dira jaiak. Hriko kaleetan bizi den jai giroa jasoko du ETB1ek eta eitb.com-ek eta ondoren izango den mascletá handia ere zuzenean eskainiko du.

'Baionako Jaiak 2013' saioak hiru gonbidatu izango ditu: Franck Dolosor ETBko kazetaria, Sebastien Gonzalez pilotaria eta Xumai Murua bertsolaria.

Bestalde, egunean zehar hirian izan diren ekitaldi ezberdinen berri emango du. Marta Elvira kazetaria Munduko piper tortilla txapelketan izango da, baita Iparraldeko produktuen merkatuan ere. Arratsaldea bukatzeko, kanoa lasterketa batera joango da.

'Itsasuko Kabalkada'

Jarraian, ETB1ek 2012ko abuztuan grabatutako 'Itsasuko Kabalkada'ko dantza emanaldia eskainiko du. Iraul'story izenburupean, 1789ko Frantziako Iraultzaren inguruan Beñat Lazkanok idatzitako testua interpretatu zuten bertan. 120 dantzariren saioaz gozatzeko parada izango dute ikus-entzuleek.