Itxi

telebista

22:30ean

Azpeitiko San Ignazio jaien hasiera, zuzenean, ETB1 eta eitb.com-en

A.E.

EiTB

Oihan Vegaren eta Lierni Agirrezabalaren eskutik.

0:19

Gaur, uztailak 30, Azpeitiko San Ignazioen inguruko programa berezia eskainiko du ETB1ek eta eitb.com-ek, zuzen-zuzenean, Azpeitiko udaletxetik. Saioa Lierni Agirrezabalak eta Oihan Vegak gidatuko dute udaletxe bertatik. Saioa 22:30ean hasiko da eta 23:30ean amaituko da.

Aurkezleak ez dira bakarrik egongo, Azpeitiko txupinazoa botako duen Jesus Ruiz de Argandoña bertan izango da, bai eta Azpeitiko Estitxu Elduaien kazetaria ere. Xabier Euzkitze ETBko aurkezlea eta Kepa Peñagarikano pilotaria ere izango dituzte lagun, jaietako kontakizuna osatzeko.

Bestalde, Marta Elvira erreportaria Azpeitiko txupinazoan izango da eta bertara gerturatuko den marea arrosarekin ibiliko da. Horrez gain, herri bazkarian izandako giroaz erreportajea landuko du.