telebista
Gaur gauean ETB1en
Gorka Knörr eta Irati Anda, 'Gasteizko Jaiak 2013' saioan
A.E
EiTB
Murtziako Hermanos Fernandezen suak izango dira ikusgai.
-
Zeledonen jeitsiera
Gaur gauean, 22:20ean, Lierni Agirrezabalak eta Oihan Vegak Andre Maria Zuriaren plazatik aurkeztuko dute 'Gasteizko Jaiak 2013' saioa zuzen-zuzenean. Gaueko gonbidatuak Gorka Knörr abeslaria eta Irati Anda eskalatzailea izango dira.
Horrez gain, Marta Elvira erreportariak egunean zehar Gasteizko giroaren inguruko hainbat bideo erakutsiko dizkigu. Astelehenean, Andre Maria Zuriari egiten zaion lore eskaintzan izango da, bai eta ikurrinaren omenaldian ere.
Gauari amaiera borobila emateko, Hermanos Fernandez Murtziatik datorren pirotekniaren suak ikusi ahal izango ditugu.