Itxi

telebista

Audientzia oharra

'Sin Ir Más Lejos' saioaren historiako daturik onena, ostiralean

A.H.

EITB

Klaudio Landak aurkeztutako magazinaren emanaldiak hasi zirenetik, asterik ikusiena izan da.

'Sin Ir Más Lejos' arratsaldeko magazinak bere audientzia muga gainditu zuen ostiralean, eta saioaren historiako asterik ikusiena itxi zuen. Ostiraleko emanaldiak %15,7ko audientzia zatia lortu zuen, inoizko daturik altuena, eta 265.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Alde batetik, egun eguneko gai politikoak izan zituen hizpide Kaludio Landak gidatutako saioak: besteak beste, Rajoyren agerraldia Kongresuan eta Lehendakariaren bisitaren harira, Azpeitian izandako istiluak. Horrez gain, gertuagoko gaiak garatu zituen saioak, eta hezur-muina emateko deialdia luzatu zuen. Laukarizeko 11 urteko Guzman haurraren kasuari arreta berezia eskaini zion, leuzemiarekin oso larri, hezur-muin transplante bat behar baitu umeak lehenbailehen.

Ostiralean izandako audientzia arrakastak, 'Sin Ir Más Lejos' magazinaren asterik onena itxi zuen. Bataz beste, %13,5eko audientzia zatia eta 208.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen.

ETB2, igandean nagusi, Zeledonekin

Zeledonen jaitsierak izandako audientzia onari esker, katerik ikusiena izan zen ETB2 igandean. Andre Maria Zuriaren jaien hasieraren zuzeneko emanaldia bere ordu tartean nagusi izan zen %15,3ko audientzia zatiarekin. Emanaldian zehar, 173.000 ikus-entzulek egin zuten bat saiorekin Euskadin eta eragin eremuan.

Bestalde, Espainiako Traineru Txapelketaren zuzeneko emanaldia ere nagusi izan zen igandean, bere ordu tartean, %15,8ko audientziarekin. Euskaldunaren artean, gainera, ikusmin handiagoa piztu zuen, %18,5eko datua lortzeraino.