Itxi

telebista

23:35ean

Gasteizko Txistulari Kontzertua, gaur ETB1en

A.H.

EITB

Astelehenean, Gasteizko Aihotz plazan izandako jaialdia eskainiko da, Roberto Alvarez Lezak zuzenduta.

Iragan astelehenean Gasteizko Aihotz plazan izandako txistulari kontzertua eskainiko du ETB1ek gaur, 23:35etik aurrera. Euskal Herriko hainbat herritako txistulariak, Sustantzieroak Abesbatza, Gasteizko Foklore Akademia eta Indarra Dantza Taldea aritu ziren bertan, Roberto Alvarez Lezaren zuzendaritzapean.

Hainbat kanta eta dantza ezberdinek osatuko duten kontzertuaren egitaraua: 'Agur Zaharra' eta 'Txakolin' kanta herrikoiak, Feliciano Beobideren 'Zortzikoa', Jose Maria Bastida Txapiren 'Sustantzieroak', Luis Aranbururen 'Barrenkale' eta 'Araba herri maitea', Alfredo Donnayren 'Los modernos amas de casa' eta 'El hombre de la capa', Pedro Elías Gutierrez eta Rafael Bolivarren 'Alma Llanera' eta Sabin Salaberriren 'Gurea da', besteak beste. Horrez gain, Araba hegoaldeko dantza herrikoiak ere izango dira ikusgai, eta Mariano San Miguelen 'Celedón' kantarekin amaituko dute emanaldia.