Itxi

telebista

22:00etan

Oinatz Bengoetxea pilotaria, gaurko 'Donostiako Suak 2013' saioan

A.H.

EITB

Horrez gain, Australiako Fo Ti International Fireworks su artifizialen erakustaldia izango da ikusgai.

Gauero bezala, Euskal Telebistak Kontxako pasealekuarekin bat egingo du zuzenean, 22:00etatik aurrera. Bertatik, Agustin Ezenarrok eta Izaro Iraetak oso saio berezia eskainiko dute, eta bi gonbidaturekin izango dira: Oinatz Bengoetxea pilotaria eta Julen Telleria Gaztea irratiko esataria.

Horrez gain, su artifizialen nazioarteko 50. lehiaketan parte hartuko duten piroteknia berriaren erakustaldia izango dute ikusgai, Australiako Fo Ti International Fireworks.

Bestalde, Lierni Agirrezabalak eta Unai Etxabek egunean zehar Donostiako giroaren inguruko erreportajeak eskainiko dituzte. Lierni Rekondo jatetxera bidaliko dute, eta Unai berriz, Urumeako Arrantza lehiaketan ibiliko da.

"Donostiako Suak 2013" ostegun honetan emitituko da 22:00etatik aurrera ETB1en.