Itxi

telebista

21:30ean

Aintzane Gamiz aktorea, larunbateko 'Donostiako Suak 2013' saioan

A.H.

EITB

Horrez gain, Europla piroteknia valentziarraren su artifizialak eskainiko dira zuzenean.

Larunbat honetan, Donostiako Aste Nagusia amaituko da eta 'Donostiako Suak 2013' azkeneko saioa eskainiko dute Agustin Ezenarro eta Izaro Iraeta aurkezleek, Kontxako pasealekutik.  Azken saio honetako gonbidatua, Aintzane Gamiz aktorea izango da.

Horrez gain, Lierni Agirrezabala eta Unai Etxabe erreportariak, egunean zehar Donostian bizi izan den giroaz arituko dira. Lierni Konstituzio Plazan izandako Marmitako txapelketan izango da eta Unai, hondartzatik ibiliko da.

Gauari amaiera borobila emateko su artifizialen nazioarteko 50. Lehiaketan parte hartuko duen azkeneko pirotekniaren erakustaldia eskainiko dute: Europla Piroteknia (Valentzia).

'Donostiako Suak 2013' larunbat honetan emitituko da 21:30etik aurrera ETB1en.