telebista
Bilboko Aste Nagusia
Aundientziaren jarraipen zabala izan zuen Marijaiak
A.H.
EITB
Txupinazoaren zuzeneko emanaldia eta ondorengo 'Aquella Aste Nagusia' dokumentala, bere ordu tartean nagusi izan ziren, %18,3ko audientzia kuotarekin.
Euskal Telebistak, ohikoa duen bezala, euskal hiriburuetako jaien gaineko jarraipen zabala egin zuen, eta larunbat arratsaldean, Bilboko jaien hasiera ekitaldia eskaini zuen. Zuzeneko emanaldi honek eta ondorengo saio bereziak, beren ordu tarteko nagusitasuna eta % 18,3ko audientzia zatia lortu zuten, hurrengo kate ikusienak baino bost puntu gehiago.
Sonia Charcan eta Iñigo Lejarzak eman zuten Marijaairen etorreraren eta txupinazoaren berri zuzenean, eta ondoren, 'Aquella Aste Nagusia' dokumentala eskaini zuen ETB2k, jaien lehengo urteak gogoratuz. BIlboko Aste Nagusiaren inguruko programazio berezi honek 233.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen, Euskadin eta eragin eremuan.
Igandeko estropadak, ordu tartean nagusi
Bestalde, Zarauzko Ikurrinaren bigarren jardunaldiko estropaden emanaldia, bere ordu tartean nagusi izan zen, %19,2ko audientzia kuotarekin. Kirol hitzorduak, publiko euskaldunaren artean lortu zuen ikusmin handiagoa, eta haien %29,3ra heldu zen.
Arratsaldean, Biarritzeko Master Pro pilota torneoaren zuzeneko emanaldia eskaini zuen ETB1ek eta euskaldunen artean nagusitasuna lortu zuen, %25,4ko zatiarekin.