Itxi

telebista

Abuztuko gauetan

ETB2k zinema eskaintza zabala du abuztuan

A,H,

EITB

Aste honetan, Como la vida misma, Un lío embarazoso eta Promesas Incumplidas pelikulak eskainiko ditu Euskal Telebistak.

  • 'Como la vida misma' filmeko kartela.

    'Como la vida misma' filmeko kartela.

Aste honetan, ikus-entzuleak harrituko dituen zinema eskaintza bizia eskainiko du ETB2k. Como la vida misma eta Un lío embarazoso komediek, udako freskura ekarriko dute pantaila txikira asteazken eta ostegun gauean. Ostiralean ordea, audientziaren emozioa piztuko duen filma eskainiko du bigarren kateak: Promesas incumplidas.

Komediak, astegunetan

Asteazkenean, ETB2k Como la vida misma filma eskainiko du, Steve Carrel, Juliette Binoche eta Dan Cook aktoreekin. Komedia erromantiko honetan, bere emazte zendua ahaztu ezinean bizi den kazetari baten bizitza aurkeztuko digu. Bere hiru alabak zaintzeaz arduratuko da bakarrik, abian gauzak aldatzen hasiko dira, bere anai gaztearen neskalagun berria ezagutzen duenean.

Ostegunean ordea, Katherine Heigl izango da protagonista. Un lio embarazoso filmean, Seth Rogen aktorearekin ikusiko dugu haurdun geratu den gazte baten paperean. Bi pelikulak Critic's Choice Awards-etan 2007ko komediarik onenaren izendapena jaso zuten.

 

Ostiralean, Promesas incumplidas

Ostiralean, Promesas Incumplidas film hunkigarria eskainiko du ETB2k. Kenneth Branagh, Madeliene Stowe eta Willliam Hurt aktoreak dira protagonistak, eta Boston hirian dago girotuta, 30ko hamarkadan. Senar-emazte bikote batek sekretu handi bat du: senarraren antzutasunaren aurrean, "alokairuzko aita" bat kontratatuko dute, eta haren lana emaztea haurdun uztea izango da.