Itxi

telebista

DANTZALDIA

'Erromeria Urbian', larunbat gauean, ETB1en

M.A.

EITB

Aiko taldearekin Urbian ospatutako  erromeria berezia izango dugu ikusgai 21:30eal aldera

0:23

Aiko taldearekin Urbian ospatutako  erromeria berezia izango dugu ikusgai larunbatean, 21:30ean, Euskal Telebistaren lehen katean.

'Bilgua' disko berria aurkeztu zuen taldeak Urbiako zelaietan, Aizkorriko natur parkean. Biolina, danborra eta txuntxuna lagun, doinu berriek Pirinioetako magaletara eramango dituzte dantzariak. 'Bilgua' izenburuak, artzainen bilerak ekartzen ditu gogora, sarritan emakumezkoak, suaren inguruan eta eguneko lanak amaituta, mendian elkartzen zirenekoak, eguneko gora-beherak, kantuak eta ipuinak trukatzen zituztenekoak. XX.mendearen hastapeneko erromeria tradizionalaren estiloan grabaturik, aire zaharkituak belarri modernoentzat egokituak, hainbat dantza estiloko doinuak jasotzen ditu lanak, jauziak, ingurutxoak, multidantzak, jotak, valsak, mazurkak, txotisak edo zortzikoak adibidez.

Aiko musika eta dantza tradizionalaren mundua ezagutarazi, ulertu, ikertu, irakatsi, sustatu, bultzatu, garatu, herrikoitu, gizarteratu eta gureganatzeko sortua den musika eta dantza maisuen talde bat da.