telebista
10:45ean
Donostiako Bandera, zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en
A.H.
EITB
10:45etik aurrera bat egingo dute Kontxako Badian izango den norgehiagoka erabakigarriarekin.
Igande honetan, Donostiako Banderaren bigarren jardunaldi erabakigarria eskainiko dute ETB1ek eta eitb.com-ek. Goizeko 10:45etik aurrera egingo dute bat Euskal Telebistako kamerek Kontxako Badian izango den lehiarekin, eta Mikel Olazabal, Ibon Gaztañazpi, Amane Ibañez eta Xabier Andueza emanaldiaren arduradunak izango dira.
Norgehiagokaren zuzeneko kontakizuna eskaintzeaz gain, partaide eta protagonistekin elkarrizketak egingo dituzte, eta Donostian kirol hitzordu garrantzitsuaren inguruan sortuko den jai giro apartaren lekuko izango dira.
Horrez gain, Donostiako Banderaren garaileari egingo dioten harrera eta omenaldi ekitaldia eskainiko du ETB1ek zuzenean iluntzean, Amane Ibañezen kontakizunarekin. Ibon Gaztañazpik egingo ditu protagonisten elkarrizketak.