Itxi

telebista

22:15ean

'Tu Edificio Favorito', gaur gauean, ETB2n

EITB

David de Jorgek, Antonio Basagoitik eta Helena Resanok euren eraikinik gustukoenak erakutsiko dituzte.

Gaur gauean, 'Tu Edificio Favorito' saioaren atal berri bat eskainiko du ETB2k. Africa Baetak gidatuta, aste honetako hiru gonbidatuek gehien atsegin duten eraikina aurkeztuko dute. David de Jorge sukaldari ezaguna, Antonio Basagoiti politikaria eta Helena Resano kazetari eta telebista aurkezlea izango dira igande honetako protagonistak.

David de Jorgek Hondarribiko Carlos V.aren gaztelua erakutsiko digu eta eraikinaren historiaz mintzatuko zaigu. Antonio Basagoiti bilbotarra izateaz harro egon da beti, eta bere hiriko Erriberako Azokara eramango gaitu. Amaitzeko, Helena Resano kazetari eta telebista aurkezle ezagunak Tuterako katedrala aurkeztuko du, eta eraikinaren arkitekturaren hainbat xehetasun emango ditu.

Igandeko hiru proposamenen artean, ikus-entzuleek euren eraikinik gustukoena aukeratu beharko dute, eitb.com webgunean botoa emanez.

'Tu Edificio Favorito' gaur emitituko da 22:15etik aurrera ETB2n.