telebista
Hamargarrenez
'El Conquistador del Fin del mundo' saioko taldea hasia da lanean
Martxan da, hamargarrenez, abentura-saioaren ekoizpena. Ekoizleak eta grabazioan diharduten langileak lehiaketa gauzatuko den lekuan dira jada, eta laster helduko dira lehiakideak.
-
Julian Iantzi, iazko saioan.
'El Conquistador del fin del mundo' ren ekoizpena martxan da hamargarrenez. ETB2ko telerrealitate saio ezaguna prestatzen diharduten ekoizleak eta grabazio-lantaldeko kideak abentura-lehiaketa gauzatuko den agertokian dira jada. Argentinarrak dira lantaldeko kide gehienak.
Laster helduko dira lehiakideak, grabazioa urriaren 12tik azaroaren 12ra bitartean egingo baitute. Julian Iantzik izango du, beste behin ere, 'EL Conquis' gidatzeko ardura.
1.200 bat pertsona aurkeztu dira uda honetan 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioaren castingera beraz, itxura guztien arabera, lehiakide-taldea anitza izango da.
Zein lekutan biziko dira aurten partaideak? Zenbat lehiakide eta talde izango dira? Zein izango dira kapitainak?
Aurrerago joango gara galdera horiek argitzen.