Itxi

telebista

22:15ean

'London Boulevard' filmaren estreinaldia, 'La Noche de...' saioan

EITB

Gainera, Ibarretxe lehendakaria eta Mr. Spock pertsona bera direla erakusten duen froga garbia erakutsiko dugu.

'La Noche de...' saioak film zirraragarria estreinatuko du gaur gauean: London Boulevard. Colin Farrell eta Keira Knightley aktore ezagunak dira protagonistak, eta Londres hegoaldeko gaizkile baten bizitza kontatzen du pelikulak. Bizitza aldatu nahiko du gaizkileak (Colin Farrell), eta arazoak dauzkan aktore gazte baten (Keira Knightley) babesle bihurtuko da. William Monahan zuzendariaren lehen filma da; Martin Scorseseren Infiltrados filmari esker gidoilari onenaren Oscar saria eskuratu zuen berak. Gaur gauean, 22:15ean, lan hori grabatzeko lanei eta aktoreei buruzko hainbat xehetasun kontatuko dizkigu 'La Noche de...' saioak.

Gainera, Leonard Limoy aktorearen irudi harrigarri batzuk izango ditugu ikusgai. 'Star Trek' telesaileko Spock jaun ezaguna Los vascos conquistan Hollywod atalean ikusiko dugu. Euskaldun baten rolean ikusiko dugu aktorea, eta Ibarretxe lehendakaria eta Mr. Spock pertsona bera direla erakutsiko digu, argi eta garbi, bideo horrek. 

Saioko beste protagonistetako bat Sandra Bullock izango da. Aktore estatubatuarrak izan duen mutil-lagunen zerrenda luzea errepasatuko ditugu. Aktore onenaren Oscar saria irabazia duen aktoreak Gravity filma estreinatu berri du, eta hizpide da berriro. Lanean arrakasta izan badu ere, maitasun harremanetan porrot zerrenda luzea du, eta hori errepasatuko du Los novios de Sandra Bullock atalak.

Amaitzeko, Tu serie favorita atal berria ere izango dugu ikusgai. Historiako telesail onenetako bi jarriko ditu aurrez aurre atal horrek: 'El Equipo A' eta 'Sexo en Nueva York'.

'La Noche de... London Boulevard', 22:15ean, ETB2n.