telebista
Africa Baetak aurkeztuta
Hiru proposamen berrirekin dator gaurko 'Tu Edificio Favorito'
A.H.
EITB
Juanma Bajo Ulloak, Kepa Acerok eta Ramon Bareak, haien Euskal Herriko eraikin gustukoenak aurkeztuko dituzte.
Gaur gauean, 22:15ean, Africa Baetak hiru gonbidatu berri izango ditu 'Tu Edificio Favorito' saioan. Juan Bajo Ulloak, Kepa Acerok eta Ramon Bareak haien Euskal Herriko eraikinik gustukoenak erakutsiko dituzte, eta ikus-entzuleek hiru proposamenen artean bat aukeratu beharko dute.
Juanma Bajo Ulloa gasteiztarrak bere hiriko eraikin ospetsuenetariko bat aurkeztuko du: Gasteizko Santa Maria Katedrala. Kepa Acero surflariak, bestalde, Biarritzeko Hotel du Palais erakutsiko du. Eugenia de Montijo enperatrizaren udako etxea izandako jauregia, bost izarreko hotel ospetsua da gaur egun. Amaitzeko, Ramon Barea aktoreak Arriaga antzokian barrena murgilduko ditu ikus-entzuleak, eta Bilboko eraikin ospetsu honen historia errepasatuko du.
'Tu Edificio Favorito', gaur, 22:15etik aurrera.