telebista
Gaur, 17:15ean
Olaizola II-Ezkurdia eta Saralegi-Arretxe II, ETB1en eta eitb.com-en
A.A.
EiTB
Tolosatik zuzenean, lau t'erdiko txapelketako bi partida.
Zuzeneko pilota emankizuna eskainiko du ETB1ek gaur arratsaldean, 17:15etik aurrera. Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatuko diren Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako bi partidak eskainiko dira. Aimar Olaizola eta Joseba Ezkurdia aterako dira lehendabizi kantxara, eta, bigarren neurketan, Ekaitz Saralegi eta Iker Arretxe izango dira nor baino nor gehiago.
Xabier Euzkitzek eta Joxan Tolosak egingo dute kontakizuna, eta Elena Azpeitiak protagonistak elkarrizketatuko ditu.
eitb.com-en ere zuzenean jarraitu ahal izango da emanaldia.