telebista
22:15ean
'La delincuencia en Euskadi hoy', gaur gauean, ETB2n
EITB
EITB
Droga trafikoari, kapital-ihesari, dokumentu faltsutzeari edo delitu informatikoei aurre egiteko Ertzaintzaren lana zein den erakutsiko da erreportajean.
-
Ertzaintzaren lana ezagutuko dugu. Argazkia: EITB
Droga trafikoari, mugetako kapital-ihesari, luxuzko ibilgailuen lapurretari eta dokumentu faltsutzeari aurre egiten dien Ertzaintzaren Errepideko Delituen Atalak, Eten taldeak, nola egiten duen lan erakutsiko dute gaur gauean, 'La delincuencia en Euskadi hoy' erreportajean. Gervasio Gabirondo Ertzaintzaren zuzendaria eta Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusia elkarrizketatuko dituzte bertan.
Dokumentu faltsuak aztertzen dituen Ertzaintzaren Dokumentoskopia eta Grafismo saileko kideen eta bide segurtasunaren kontrako delituak aztertzen dituen Segurtasun Saileko testigantzak ere izango dira, azken delitu horiek baitira Euskadin heriotza gehien eragiten dutenak. 2012an 58 lagun hil ziren bide segurtasunaren kontrako delituengatik. Trafikoko arau-hausteen % 65 drogaren eta alkoholaren kontsumoarekin lotuta daude.
Gaurko erreportajearen beste atal batean, delituak argitzeko analisiak eta autopsiak egiten dituen Medikuntza Legaleko Euskal Institutuaren lana ere erakutsiko dute –auzitegiko medikuntza eta laborategikoa–.
Informatikarekin eta teknologia berriekin lotutako gaiak ere aztertu dituzte 'La delincuencia en Euskadi hoy' erreportajean: sare-sozialak, iruzurra eta diru-zuritzea sarean, pornografia eta internet bidezko droga-salmenta, besteak beste. Gai horietan aditua den fiskal baten, hacker baten eta informazioaren teknologietako delituetan Ertzaintzak duen saileko adituen testigantzak ere jasoko dituzte.
Gaur gauean , 22:15etik aurrera, 'La delincuencia en Euskadi hoy', ETB2n.