Itxi

telebista

Audientzia

'Teleberri' audientziaren buru, hamahiru hilabetez jarraian

A.H.

EITB

Albistegiak % 17,6ko audientzia kuota lortu du azaroan, aurreko hilabeteko datua gaindituz.

'Teleberri' albistegien artean nagusi izan da azkeneko hamahiru hilabeteetan. Azaroan, % 17,6ko audientzia zatia lortu du, urrian baino 0,5 puntu gehiago. Egunero, 245.000 ikus-entzulek egiten dute bat uneren batean ETB2ko albistegiarekin Euskadin eta eragin eremuan.

ETBko lau telebista kateek, guztira, aurreko hilabeteko datuak gainditu dituzte, eta % 12,6ko audientzia kuota lortu dute: ETB1 (% 1,8), ETB2 (% 9,2), ETB3 (% 0,9), eta ETBK (% 0,7).

'La Noche de...'k datu onak berriro

'La Noche de...' saioak datu onak lortu ditu azaroan ere, eta % 17,6ko audientzia zatiarekin itxi du hilabetea. Felix Linaresen saioak, gainera, 274.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin eremuan.

Ahora o nunca filmaren emanaldia nabarmendu da azaroan, Morgan Freeman eta Jack Nicholson aktoreekin. Pelikulak % 15,1eko audientzia lortu zuen, eta 397.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.

'101 Gazteku' eta 'Tribuaren Berbak'

ETB1ek euskarazko edukien alde egindako apustuak erantzun argia izan du audientziaren partetik. '101 Gaztelu' Julian Iantzik aurkezten duen saioak % 7,7ko audientzia izan du euskaldunen artean, eta 106.000 ikus-entzulek egin dute bat saioarekin uneren batean.

Horrez gain, arrakasta handiz estreinatu zuen ETB1ek Kike Amonarrizen 'Tribuaren Berbak'. Saioak izan dituen hiru emanaldietan % 6,6ko audientzia zatia lortu du euskaldunen artean.

Igandeko pilota, bere ordu tartean nagusi

Lau t'erdiko pilota txapelketako finalaurreko partida eskaini zuen ETB1ek igandean, Eibartik zuzenean. Oinatz Bengoetxearen eta Juan Martinez de Irujoren arteko norgehiagokak % 17ko audientzia lortu zuen. Euskaldunen artean % 25,9ko datua eskuratu zuen, gainera. 270.000 ikus-entzulek bat egin zuten emanaldiarekin uneren batean Euskadin eta eragin eremuan.