Itxi

telebista

Gaurtik aurrera

Silvia Intxaurrondok 'ETB Hoy'ko debatea aurkeztuko du

Silvia Intxaurrondo kazetariak 'ETB Hoy' albistegikiko debatea aurkeztuko du bihartik aurrera. 12:15ean izaten da saioaren eztabaida tartea.

1:09

Silvia Intxaurrondo (Barakaldo 1979) Santurtziko kazetariak aurkeztuko du urtarrilaren 8tik aurrera "ETB hoy" albistegiko eguerdiko eztabaida tartea, 12:15ean, Euskal Telebistaren bigarren katean.

Aktualitatea jarraitzea izango da saioaren ardatza, debateari tarte eskainiz, platoan izango diren protagonisten lekukoak bilduz eta parte hartzea bultzatuz. Hori guztia astelehenetik ostiralera, "Robin Food" saioa hasi arte.

Nafarroako Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziatua da Intxaurrondo. "Hoy por Hoy" irratsaioan Iñaki Gabilondorekin egin zuen lan eta kazetari donostiarrarekin aurkeztu zuen baita ere Cuatroko gaueko albistegia. Horrez gain, "Hoy por Hoy"ko zuzendari orde izan da eta W Radio Colombian egin du lan. Halaber, Intxaurrondo Arabiar Filologian lizentziatua da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Ikasketa Arabiar eta Islamiarretan Masterra egin zuen unibertsitate horretan.