Itxi

telebista

23:15ean

'Agur Barricada' emanaldi berezia, gaur, ETB1en

A.A.

EiTB

Talde nafarrak desegin aurretik Iruñeko Anaitasuna pabilioian eskainitako azken kontzertuetako batez gozatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek.

0:09

Barricada taldeak agur esateko Iruñeko Anaitasuna pabilioian eskainitako kontzertu erraldoietako batez gozatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek. 'Agur Barricada' emanaldi berezia gaur gauean emango da, 23:15ean, ETB1en.

Iruñeko rock talde ezagunak 31 urteko ibilbidea osatu du, 24 disko argitaratuz eta mila kontzertu baino gehiago eskainiz. 2011. urtearen amaieran El Drogasek taldea utzi arren, gainerako partaideek (Javier Hernández 'Boni', Alfredo Piedrafita, Ibon Sagarna eta Ander Izeta) aurrera jarraitu zuten. Baina 2013an banatzea eta musika mundua uztea erabaki dute.

Euren jarraitzaileak behin betiko agurtzeko, hiru kontzertu eskaini zituen laukoteak azaroan Iruñean, eta horietako bat izango da ikusgai abenduaren 30ean ETB1en.