Itxi

telebista

21:00etan

'Bypass' eta ' Urte berri on, amona!', gaur gauean, ETB1en

I.Z

Bilbo

Urte Berri egunean Euskal filmeak izango dira protagonistak ETB1en 21:00etatik aurrera.

0:18

Guar gauean, 21:00etatik aurrera bi euskal pelikula emitituko dira ETB1en. Hasteko, Bypass filmaren estreinaldia eta hau bukatzean Urte berri on, amona! pelikula.

Aitor Mazo eta Patxo Telleria zuzendariak diren Bypass filma, Gorka Otxoa, Bárbara Goenaga, Sara Cózar, Mikel Losada, Itziar Atienza, Aitor Mazo edo Unax Ugalde bezalako aktoreak dituena, gaueko bederatzietatik aurrera hasiko da.

Xabi (Gorka Otxoa), Bartzelonan bizi den ekonomista euskaldun bat, bere laguna den Maria (Sara Cozar) bizitatzera joango da, hiltzeko zorian baitago. Xabi ospitalera helduko denean bere lagunek Maria berarekin maiteminduta egon dela aitortuko diote eta honek lasai eta zoriontsu hiltzeko asmoarekin, Mariari maiteminduta dagoela esango dio berak.

Xabik usteko du esandakoa ez doala inora, gainera berak Bartzelonan haurdun dagoen bikotea dauka, baina Maria maitasunak duen mirariari esker bizirik aterako da eta duen krisia gaindituko du.

Ondorioz, Xabi gezurrez beteriko trama batean sartu beharko da eta bere bikotea eta Mariaren arteko bizitza bikoitza egin.

Komediazko pelikula hau amaitu eta 22:30etan, kate berean Telmo Esnal zuzendariaren Urte berri on, amona! Komedia beltza hasiko da. Filma honetan ere aktore ezagunak hartzen dute parte, hala nola: Montserrat Carulla, Josean Bengoetxea, Nagore Aramburu, Pedro Otaegi edo Kontxu Odriozola.

Maritxu eta Joxemariren etxean, duela urte batzuetatik, Mari amama bizi da. Zaharra da eta bien artean zaintzen dute baina Joxemari nazkatuta dago Maritxuren amaz eta zaharren egoitza batetik gutun bat heltzen denean amama bertan sartzeko plan bat prestatuko du. Dena Maritxu konturatu gabe.

Egitasmo honetan bere alabak eta suhiak parte hartuko dute baina plana ez da beraiek nahiko luketen bezala…