Itxi

telebista

22:15ean

'Harry Potter y el misterio del Príncipe', ETB2n

I.Z

Bilbo

David Yates zine zuzendariak Harry Potter pertsonaiaren inguruan zuzendutako seigarren atal honetan, magia, maitasuna eta arrisku berriak egongo dira.

  • Harry Potter y el misterio del Príncipe

    Harry Potter y el misterio del Príncipe

Gaur gauean, Harry Potter magoaren seigarren atala ikusi ahal izango da 22:15etik aurrera ETB2n. Magia, arrisku berriak eta amodioa izango dira David Yates zinema zuzendariaren Harry Potter y el misterio del Príncipe pelikulan.

Hamasei urte bete ditu Harryk, eta Hogwarts eskolan seigarren mailan hasiko da ikasten. Voldemort gero eta indartsuagoa izango da, bai muggles-en, baita magoen munduan ere. Hogwarts jadanik ez da leku segurua.

Ondorioz, Dumbledorrek badaki iragarpenek esaten zuten Harryren eta Voldemorten arteko azken borroka gero eta hurbilago dagoela. Borroka hori hil edo bizikoa da, bietako bat bakarrik aterako delako bizirik. Beraz, Hogwartseko zuzendariak Harry entrenatzea eta prestatzea erabakiko du. Helburu horrekin, lagun mina duen Horace Slughorn irakaslearen bila joango dira.

Duela urte batzuk Hogwartseko edabe irakaslea zen Horace Slughornek Voldemorten indarra ahultzeko informazio garrantzitsua izango du, eta Harry Potterri printze baten liburu misteriotsua emango dio.

Azken borroka zenbat eta gehiago hurbildu, Harryk maitasuna zer den jakingo du lehen aldiz, baita Ron eta Hermione lagunek ere. Maitasuna airean egongo da, baina arrisku bat etorriko da, eta Hogwarts ez da aurrerantzean berdina izango.