telebista
22:15etan
'El cazador de dragones' filmaren estreinaldia, gaur, ETB2n
I.Z
Bilbo
'La noche de…' saioko programa berezi honetan, filma honek izan duen produkzioko detaile asko eta ETAk zinean eta telebistan eduki duen presentzia aztertuko dira.
-
El cazador de dragones
Gaur, 22:15etatik aurrera, ‘La noche de…’ saioaren atal berezi bat emitituko da ETBko bigarren katean El cazador de dragones izeneko filmaren estreinaldiarekin.
Programan, ETBk koproduzitu duen euskal filma, benetako gertaera batean oinarrituta dago. Pelikulan zehar, ETAko talde armatutik kanpo geldituko den eta bere kabuz bizirauten ohitu beharko den kide baten pasadizo eta anekdotak kontatuko ditu.
Felix Linaresek pelikulako produkzioan sortu ziren detaile harrigarrienak aipatuko ditu eta pelikula hau egiteko arrazoia den gertaera originala nolakoa izan zen ere azalduko du. Hori gutxi balitz, ETA talde armatuak zinean eta telebistan eduki duen presentziaren inguruan ere arituko da aurkezlea. Aurrerapen gisa, ‘Los Simpson’ edota ‘Macgyver’ bezalako serie ezagunetan aipatua izan da.
Beste alde batetik, Felix Linaresek momentu ezin hobean aurkitzen diren lau aktore euskaldunen inguruko erreportaje bat prestatu du. Aktoreak hauek dira: El cazador de dragones filmeko protagonista den Asier Hormaza, Aitor Luna, telebistan Alatriste kapitaina interpretatu duen aktorea, eta jadanik filma askotan agertu diren eta esperientzia handia lortu duten bi emakume: Barbara Goenaga eta Marta Etura.