Itxi

telebista

21:15ean

'Fundamentu Pixkat', atsoen saio berria, gaurtik aurrera ETB1en

A.H.

EITB

Maikrux eta Maikarmen sukaldean ibiliko dira. Haiekin batera, haurrak izango dira protagonista, sukaldean egin beharreko lanak eurek egingo baitituzte, betiere atsoen begiradapean.

0:34

ETBko atsoak bueltan datoz gaurtik aurrera, 'Fundamentu Pixkat' saio berriarekin. Haurrei eta gurasoei zuzendutako sukaldaritza saioa izango da, umore eta entretenimenduz osatua, astelehenetik ostegunera.

Elikadura eta sukaldaritzari buruz oinarrizko gaiak haurrei erakustea izango du helburu 'Fundamentu Pixkat' saioak, haurrek beraiek egiteko moduko errezetak azalduko baitituzte sukaldean. Atsoekin batera, haurrak izango dira protagonista, eta sukaldean egin beharreko lanak eurek egingo dituzte, betiere Maikarmen eta Maikruxen begiradapean.

Horrekin batera, haurrek euren aparteko trebetasunak ere erakutsiko dizkiete atsoei; adibidez, kantuan, bertsotan, dantzan edo musikan dituzten ezagutzak. Gainera, 'Fundamentu Pixkat' saioan, hainbat kolaboratzaile arituko dira familiako txikienei ohitura onak eta osasungarriak erakusten: elikadurari dagozkionak, gorputzari dagozkionak, naturaren ingurukoak, etab. Ingeleseko hiztegia lantzeko tartea ere izango da saio berrian.

'Fundamentu Pixkat' astelehenetik ostegunera eskainiko du ETB1ek, 21:15ean hasita.