Itxi

telebista

Agenda kulturala

Asier Etxeandiak bere azkeneko lana aurkeztuko du 'EiTB Kultura'n

A.H.

EITB

Horrez gain, zine estreinaldien, musika munduko nobedadeen eta asteko kultur ekitaldien errepasoa egingo du saioak.

  • EiTB Kultura Transit

    EiTB Kultura Transit

Asier Etxeandia aktore eta abeslari bilbotarrak emanaldi berria aurkeztuko du asteburu honetan Bilbon: El intérprete. Bere haurtzarotik gaur egunera arteko bidaia musikala proposatzen du bertan. 'EiTB Kultura' saioarekin aritu da solasean, Arriaga antzokian estreinatuko duen ikuskizunaz eta bere ibilbide profesionalaz. Musikak jendearen bizitzan duen garrantziaz ere hausnarketa egingo du.

Asteko zine estreinaldien tartean, Agosto filmari erreparatuko dio 'EiTB Kultura'k, Meryl Streep, Julia Roberts, Ewan Mc Gregors eta Benedict Cumberbatch protagonista dituena; musika arloan, berriz, Bruce Springsteen abeslariaren High Hopes diskoa emango du ezagutzera. Horrez gain, Dock of the Bay musika jaialdiaren inguruan arituko da.

'EiTB Kultura' gaur gauean emitituko da ETB2n.