telebista
Estreinaldian errekorra
505.000 lagunek egin dute bat 'El Conquistador'-ekin asteburuan
A.E.
EiTB
Bataz beste, larunbat eta igandean saioak %18,1eko audientzia zatia eskuratu du eta atzoko saioa eguneko programarik ikusiena izan zen.
-
Conquis. Guaranien batzarra.
Estreinaldi aparta izan du 'El Conquistador del Fin del Mundo'ren hamargarren edizioak asteburu honetan. Larunbat eta igandean, bataz beste %18,1eko audientzia zatia eskuratu du, 164.000 ikus entzule eta 505.000 ikus-entzuleko audientzia metatua, EAEn eta eragin esparruan.
Saiorik ikusiena igandeko atala izan zen: %22,3ko audientzia eta %10,7ko rating-a izan zituen. Lider izan zen bere ordutegian eta eguneko saiorik ikusiena. Halaber, bataz beste 253.000 lagunek ikusi zuten saio osoa eta uneren batean, 423.000 ikus-entzulek egin zuten bat abenturarekin. Ondoren emandako debatea ikusmin handiz jarraitu zuen jendeak Michel, lehiakide kanporatuak eta solaskideek esandako guztia. Eztabaidaren tarteak %24,1eko share-a izan zuen, bataz beste, 170.00 lagunek ikusi zuten eta 381.000 jarraitzaile izan zituen.
Larunbateko emaitzak ere oso nabarmenak izan ziren: abenturak %14,4ko audientzia izan zuen, eta ikus-entzuletan, 137.000ko audientzia bataz beste, eta 353.000ko audientzia metatua. Lehenengo debateak ere bikain eutsi zion: %14,3ko sharea izan zuen eta 318.000 lagunek jarraitu zuten uneren batean eztabaida.
eitb.com eta sare sozialak gori-gori
'El Conquistador'-ek interneten eta sare sozialetan lortutako emaitzak ere historikoak izan dira asteburu guztian. Igandean, 50.000tik gora erabiltzaile bakarrek 'El Conquis'i buruzko edukiak kontsumitu zituzten eta EiTB Nahieran-en saioak zein debateek izandako erreprodukzio kopurua ere ikaragarria da. Horrez gainera, Trending Topic izan zen bai larunbatean bai igandean sare sozialetan.
Beste datu batzuk
Bestalde, ETB2n atzo emandako 'La Heredera' filma bere ordutegian lider izan zen: %14,4ko audientzia eta 310.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.
Eguerdiko saskibaloi derbya, halaber, emanaldirik ikusiena izan zen bere ordutegian, %14,0ko audientzia izan zuen eta ia 100.000 jarraitzaile.
'ETB Hoy' saioak asterik onena itxi du
Hasi zenetik, ETBHoy-k asterik onena itxi zuen joan zen ostiralean. Bataz beste, 111.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du. Ostegunean, urtarrilaren 9an lortu zuen saioak emaitzarik onena 144.000 jarraitzailerekin.