Itxi

telebista

Arrakasta sare sozialetan

'El Conquistador 10' saioak indartsu jarraitzen du Interneten

Historian lehen aldiz, Trending Topic izan da lehendabiziko lau atalen emisioan zehar. Asteburu honetan, #Conquis2S eta #Conquis2D traolak joera izan dira tuiterlarien artean.

'El Conquistador del Fin del Mundo’ saioaren bigarren asteburu hau ere arrakastatsua izan da Interneten. Daturik onenak ematen ari da EITBNahieran eta eitb.com-en eta, Twiterrren ere, Trending Topic izan da, larunbat eta igandean, #Conquis2S eta #Conquis2D hastaghekin.

EITBNahieran-en bideo ikusienen marka hautsi zen igandean. Guztira, 20.128 bideo ikusi ziren, eta horietatik %90, 'El Conquistador del Fin del Mundo' programakoak edota debatekoak izan ziren.

Adibidez, larunbatean, ia 4.000 lagunek ikusi zuten programa, 3.962 lagunek, hain zuzen ere. Bitartean, eitb.com-en programak duen atari bereziak 7.497 erabiltzaile bakar jaso zituen, eta eitb.com-eko bideoen atalean, 40 bideo ikusienen artean, 20 Conquis-eko unerik onenen bideoak izan ziren.

Sare-sozialei dagokionez, Twitter-en, orain arte programa izan den lau gauetan Trending Topic izan da Estatu osoan dagoen "uneko gaiak" rankinean #Conquis2S eta #Conquis2D traolekin. Iaz, sei hilabetetan hau hirutan bakarrik gertatu zen.

Facebook-i dagokionez, programako orriak 26.000 jarraitzaile ditu eta, igandean zabaldutako gaiak, komunitatearen erdiak jaso zuten: 13.000 jarraitzailek.

Asteburuan ikusi dogunez, Manu Maritxalarrek eta bere yacareen taldeak galdu zuten Inmunitatearen Jokoa, lehiatu ere egin gabe. Yaguareteak kanpamentu aberatsaz jabetu ziren Kortari esker, baina, hobeto disimulatu beharko ditu tranpak lehiaketan zehar. Azkenean, Pili 'Conquis'etik kanpo gelditu zen, duelua Arantxak irabazita.

Saioaren informazioa, eduki bereziak eta saio osoak ikusgai daude 'El Conquistador del Fin del Mundo'-ren webgunean.