Itxi

telebista

Sukaldari saioa

Aukeratu 'Sukaldari'-ko gogokoena 'Premio Eroski Contigo' lehiaketan

Erredakzioa

Eroskiri esker, eitb.com-eko erabiltzaileek 'Sukaldari' saioko lehiakide gogokoena aukeratu ahal izango dute eta Eroskin erosketak egiteko 150 euroko txekeak irabazi.

  • Eroski Contigo Saria

    Eroski Contigo Saria

Aukeratu ezazu ETB2ko 'Sukaldari' gastronomia-saioko lehiakide gogokoena eta Eroskin erosketak egiteko 150 euroko hainbat txeke irabazteko aukera izan dezakezu. Gorka, Iban, Nerea, Sonia Sara eta Esteban dira ETB2ko gastronomia saioko sei lehiakideak, lehenengo fase honetan. Itziar Atienza izango dute aurkezle eta Ramon Roteta eta Ander Gonzalez sukaldariak, irakasle.

Eroskik babesten du ETB2ko 'Sukaldari' saioa eta bertan, partehartzaileek Euskal Herriko sukaldari ez profesional onena izateko saiakera egingo dute, baina eitb.com-eko erabiltzaileek euren gogokoena aukeratu ahal izango dute, edozein delarik botoa emateko arrazoia: jatorra izatea, erronken aurrean eta irakasleen gomendioen aurrean daukaten jarrera, eta abar. Lehenengo fase honetan, lehiakideak Gasteizko Gorka Valdecantos, Zarauzko Iban González-Etxarri, Bilboko Nerea Rioja, Errenteriako Sonia Barros, Bilboko Sara Rivas eta Hondarribiko Esteban Pernas dira.

Gogokoenaren botazio hau saioak izango dituen txanda ezberdinetan egongo da martxan. Fase bakoitza amaitzean, zozketa egingo da botoa eman eta konfirmatu duten erabiltzaile guztien artean (konfirmatzeko beharrezkoa izango da botoa eman ondoren jasoko duzuen e-postari erantzutea). Zozketa bakoitzeko irabazleak Eroski supermerkatuetan erosteko 150 euroko txekea jasoko du.

Fase guztien amaieran, bestalde, boto gehien eskuratzen dituzten lehiakideek sari potolo bat irabazteko aukera izango dute: bi lagunentzako bidaia, leku exotiko eta gastronomiko batera, eta bere platerak egiteko behar duena Eroskin eros dezan, 1.000 euroko txartela.