Itxi

telebista

22:15ean, ETB2n

'100 egun Hodei gabe', '60 minutos' saioan

Bilbo

Hodei Egiluz duela 100 egun Anberesen desagertu zen Galdakaoko gaztearen desagerpena izango du ardatz gaur gaueko erreportaje saioak.

  • Hodei Egiluz

    Hodei Egiluz

Aste honetan, 100 egun beteko dira Hogei Egiluz Galdakaoko gaztea Anberesen (Belgika) desagertu zela. Egiluz bertan bizi zen, bertan baitzegoen lanean. Urriaren 19an desagertu zenetik, oraindik erantzunik ez duen eta Poliziak irekita duen kasu horietako bat da. Ikertzaileak eta Anberesko Polizia gogor aritu dira bilaketa lanetan, baina oraindik ez dute gorpurik aurkitu, eta honek asko zailtzen du desagerpena argitzea.

'60 minutos' saioko lantaldea Belgikako hirian izango da ikerketaren azken aurrerapausoak bertatik bertara ezagutzeko. Olatz Arrieta ETBk Belgikan duen kazetariarekin izango gara Anberesko kaleetan, Hodei azken aldiz ikusi zuten inguruetan. Egiluzen kasua hurbiletik eta arreta handiz jarraitzen duten Anberesko kazetariekin hitz egingo dugu. Child Focus desagertutako haur eta gazteen familiei laguntza ematen dien elkarte belgikarrarekin ere izango gara. Elkarte honek Hodei Egiluzen milaka argazki zabaldu ditu desagertu zen unetik.

Gaur gauean, 22:15etik aurrera, Hogei Egiluz gaztearen desagerpenari buruzko erreportajea '60 minutos' saioan, ETB2n.