Itxi

telebista

Gaur

Bi klasiko: zomorroen jokoa eta Kortaren kasketak

Azken urteotan beldur gehien sortu izan duen jokoa izango da gaur ‘El Conquistador del Fin del Mundo’ saioan; zomorroen jokoa, alegia.

Azken urteotan izu-ikara gehien sortu izan duen jokoa izango da gaur 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioan; zomorroen jokoa, alegia. Bizirik dauden animaliak “dastatzea” sufrikarioa izango da hiru taldeentzat.

Manuk behin eta berriz eman dio ezezkoa jaki nazkagarriak jateari, programak aurreko debateren batean proposatu dionean; Korta, bestalde, ez dago prest idi txuleta on bat ez den beste ezer jateko. Jateari uko egiten badiote, baina, beraien taldeak zuzenean galduko du Inmunitatearen Jokoa, eta kanpamentu oso pobrera joango da. Honako hau izango da menua: zizareak, labezomorroak, igelak, arrainak, larbak eta Iguazu oihaneko beste animalia ugari.

Jokoak argi utziko du Manu abentura honetan bakarrik dagoela. Kortak eta Juanitok, aukera duten guztietan, boxeolariaren aurka egingo dute; taldekideek ez dituzte haren esanak txintik atera gabe beteko, Estik bereziki. David Secok ere Maritxalarri iseka egingo dio parean jartzen zaion bakoitzean.

"El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren hirugarren kapituluko lehenengo atala gaur gauean izango da ikusgai, ETB2n.