telebista
Gaur
Laudio-Amorebieta eta Girona-Eibar, zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en
A.A.
EiTB
'Zilarrezko Futbola' tartearen barruan emango dira bi partida hauek gaur, 16:00etatik aurrera.
-
Eibar
Bigarren Mailako futbolak tarte zabala hartuko du gaur arratsaldez ETB1eko programazioan. Jon Elortzak gidatuko duen 'Zilarrezko Futbola' saioa 15:45ean hasiko da eta bi partida eskainiko ditu: Laudio-Amorebieta eta Girona-Eibar.
Xabier Andueza, Juanan Larrañaga eta Joseba Urkiolak izango ditugu esatariak lehendabizikoan, eta Naxari Altuna eta Juanan Larrañaga bigarrenean. Bi emanaldiak zuzenean jarraitu ahal izango dira baita ere eitb.com-en.
Bestalde, 'Gol Festa' saioan futbol jardunaldiaren errepasoa egingo dute gaueko 21:00etatik aurrera.