Itxi

telebista

22:15ean

'Hancock', Will Smith aktorearekin, gaur, ETB2n

I.Z

Bilbo

Peter Berg zuzendariak (Battleship filmarengatik ezaguna) eta Vince Gilligan Breaking Bad telesaileko gionistak, super-heroien istorio berezi bat sortu dute. Gaur, 22:15ean, ETB1en.

Peter Berg zuzendariaren eta Vince Ngo eta Vince Gilligan gionisten Hancock filma gaur emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB2n. Pelikulako protagonistak Will Smith eta Charlize Theron aktore ezagunak dira.

John Hancok (Will Smith) hegan egin dezakeen, menderaezina den eta ikaragarrizko indarra duen hiritar bat da. Lurtarrak ez diren botere horiek ongia egiteko eta Los Angeleseko hiritarrak salbatzeko erabiltzen ditu. Halere, bere izaera arduragabea eta alkoholaren kontsumoa direla medio, maltzurrak kartzelan sartzeko ekintza horietan eraikin eta garraio asko suntsitzen ditu, hiriak duen zorra asko handituz.

Jendea salbatzen duen arren, hiritarrak ez daude oso pozik Hancockekin, dena suntsiturik uzten duelako eta bere izaera ezkorra delako. Superheroiari, ordea, ez zaio axola, berak ongia egiten duela uste baitu. Gainerakoa bigarren mailako zerbait da bere ustez.

Ray Embrey (Jason Bateman) harreman publikoen alorreko enpresa bateko exekutibo bat salbatuko du. Ordainetan, jendearen aurrean heroi bezala gelditzeko laguntza eskainiko dio Embreyk. Hancokek baietza emango dio, baina ia ezinezko lana izango da Embrey jaunarentzat. Gainera, Hancok bere emaztearekin (Charlize Theron) ligatzen saiatuko da.

Filma fantastikoa, akzioa eta komedia Peter Berg eta Will smithekin, Ez galdu heroi berezi honen istorioa. Gaur, 22:15ean, ETB2n.