telebista
00:05ean
Bi munduko txapelketa bikain, gaurko 'Boxeo Izarrak' saioan
A.H.
EITB
Adonis Stevenson-Tony Bellew eta Ola Afolabi-Lukasz Janik borrokaldiak izango dira ikusgai.
Gaur gaueko 'Boxeo Izarrak' saioak bi munduko txapelketa bikain eskainiko ditu. Hasteko,Adonis Stevenson eta Tony Bellewren arteko pisu erdiastuneko txapelketa eskainiko dute. Quebeceko boxeolaria jotzaile gogorra da, eta irabazi dituen 22 borrokaldietatik 29 k.o. bidez izan dira. Tony Bellewk lehenago ere jokatu zuen Munduko txapelketa, 2011an hain zuzen ere, baina Nathan Cleverlyk irabazi zion.
Bigarren norgehiagoka, Ola Afolabi eta Lukasz Janiken artekoa izango da kruzero pisuan. Afolabi bi aldiz izan da munduko txapeldun.
Amaitzeko, Kerman Lejarragak egindako azken borrokaldia izango da ikusgai.
'Boxeo Izarrak' gaur emitituko da, 00:05etik aurrera, ETB1en.