telebista
Analisia eta iritzia
'Koroari epaiketa', gaur gauean, 'El Dilema' saioan
Iñaki Anasagasti (EAJ) eta Jorge Ibarrondo (PP) senatariek infantak epailearen aurrean egindako deklarazioa aztertuko dute.
Larunbatean infantak epailearen aurrean deklaratu ondoren, koroak duen eginkizuna eta instituzio monarkikoak bizi duen unea aztertuko dute gaur 'El Dilema' saioan.
Hasteko, Iñaki Anasagasti (EAJ) eta Jorge Ibarrondo (PP) senatariekin infantak epailearen aurrean egindako deklarazioa aztertuko dute Juan Carlos Etxebarriak aurkeztutako saioan.
Ondoren, koroaren eta monarkiaren inguruko debatea izango da, eta honako hauek izango dira bertan: Eduardo Virgala, EHUko Zuzenbide Konstituzionaleko katedraduna; Santiago de Pablo, historialaria; Miguel Larrea, Pilar Eyre eta Ana Garbati, kazetariak; Jon Penche, historialaria, eta Alfredo Retortillo, EHUko Zientzia Politikoen irakaslea.
'El Dilema' astelehenean izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n.