Itxi

telebista

22:15ean, ETB2n

Bruce Willis eta Alec Baldwin, gaur, 'Al Rojo Vivo' filmean

Redacción

Bilbao

Mercury, amerikar espioitza operazioak babesteko balio duen kode sekretua, deszifratzea lortuko duen ume autistaren istorioa kontatzen du Harold Becker zuzendariaren filmak.

ETB2k Al Rojo Vivo (Mercury Rising) filma eskainiko du gaur gauean, 'Cine Éxito' saioan. Bruce Willis eta Alec Baldwin protagonista dituen pelikula honen zuzendaria Harold Becker da.

Art Jeffries (Bruce Willis) krisi-pertsonala igarotzen ari den FBIko agentea da eta, azkenaldian, lan administratiboak egiten ditu bakarrik. Bere gurasoak hilda azaldu eta gero, desagertutako Simon izeneko ume baten kasua argitu beharko du Jeffries agenteak. Simon aurkituko du eta, autismoa duen 9 urteko umea izan arren, oso inteligentea dela ikusiko du. Gobernuaren ezkutuko kodeak deszifratzeko gai ere izango da umea.

Al rojo vivo filma gaur izango da ikusgai 'Cine Éxito' saioan, 22:15etik aurrera, ETB2n.