Itxi

telebista

Aurrerapena

Badator Kortaren amesgaiztoa 'Conquis'era: idien jokoa

Redacción

Larunbateko Immunitate Jokoa klasiko bat da, sarritan Korta protagonista bilakatu duena. Gainera, Manu Maritxalarrek bere burua defendatuko du "El Conquis 10" eztabaida-saioan.

"El Conquistador del Fin del Mundo" saioan Kortari lan handia ematen dion joko bat izango dugu ikusgai aste honetan: idien jokoa. Halaber, behin Manu etxera joanda Jakareen taldeko hiru kideekin zer gertatuko den jakingo dugu.

Manu Maritxalarrenak egin du hamargarren edizioan. Jakareen kapitaina etxean bueltan da eta orain zalantza handi bat dago: zer gertatuko da Diana, Leon eta Enekorekin? Larunbatean jakingo dugu zein izango den hiruren etorkizuna abenturan, etorkizunik baldin badute, behintzat.

Immunitate Jokoan lehiakideek bi idi izango dituzte aurrez aurre. Joko klasiko bat, beraz, Kortari urtero hainbat burukomin ematen dizkion proba. Duela 2 urte Orioko kapitaina deskalifikatu egin zuten animaliak jotzeagatik. Joan den urtean ere Chris alemaniarra jo zuen makila batekin (ez oso indartsu, egia esan), eta abentura saio honen historiako eztabaidarik handiena izan zuten.

Aurten ere, taldeek beraien kanpamentuetan aukeratu beharko dute zein emakume bilakatuko den larunbateko jokoan taldeko kapitain.

Eta larunbateko atalaren ostean, Manu Maritxalarren txanda izango da debatean; aurten gertatutakoaren berri emango du "El Conquis 10" saioan, Patxi Alonsoren eskutik.

Ez galdu "El Conquistador del Fin del Mundo", larunbat eta igandeetan, 22:00etan, ETB2n.