telebista
Aurrerapena
Patagonia gero eta hurbilago!
Asteburu honetako lehen atalean, lehiakide guztiak batu aurretik izango dugun azken taldekako jokoan norgehiagoka arituko dira. Patagonia hurbilago dago jada.
Yaguareteen eta Koatien taldeko lehiakideak talde berean batu aurretik egingo duten taldekako azken jokoan neurtu beharko dira. Denok desiratzen zuten eguna heldu da, batzea ate joka dute eta Patagoniako lurrak zapaltzetik pauso batera daude. Ordainean, prezio altua ordaindu beharko dute, geratzen diren 14 lehiakideetako batek agur esan beharko baitio oihanean bizi duten abenturari eta ezin izango du joan Argentinako hegoaldera. Albiste honek programa osoan tentsio-une handiak eragingo ditu, Patagoniara joateko ateetan geratuko den lehikidearen izen-abizenak ezagutu arte.
Azken jokoa, nola ez, oihanean izango da. Orientazioarekin zerikusi handia duen jokoa izango da, eta oihanean hoberen moldatzen den taldea izango da irabazlea. Guaraniekin izandako harremanetan ikasitakoaz gain, kapitainek ere euren azken ekarpena egingo diote taldeei eta, beraz, euren parte hartzea erabakigarria izango da.
Beroaren, hezetasunaren, eltxoen eta txiriparen azken orduak dira. Abenturari Patagonia usaina dario jada.
Ez galdu "El Conquistador del Fin del Mundo", larunbatetan 22:00etan eta igandeetan 22:15etik aurrera, ETB2n.