Itxi

telebista

Gaur

Xala-Zubieta / Urrutikoetxea-Beroiz, zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en

A.A.

EiTB

Bartzelona-Bilbao Basket saskibaloia partida, aizkolarien Eusko Label sariko finala eta txirrindularitza ere bai.

0:09

Pilotak, saskibaloiak, aizkolariek eta txirrindularitzak osatuko dute gaur Euskal Telebistaren eta eitb.com-en kirol eskaintza.

Finalerdietan den Bibitako Txapelketako partida izango da eguneko arreta gune nagusia. Eibarko Astelena pilotalekuan Xala-Zubieta eta Urrutikoetxea-Beroiz bikoteak izango dira nor baino nor gehiago. Emankizuna arratsaldeko bostetan hasiko da Julen Retegi-Rezusta / Aritz Lasa-Tolosa partidarekin eta jaialdia Apezetxea-Larrinaga / Mendizabal III-Peñagarikano neurketak itxiko du. ETB1en jarraitu ahal izango da 19:30ak arte eta ondoren ETBKn; osorik eitb.com-en. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia arduratuko dira kontakizunaz.

Txirrindularitza zaleek bi hitzordu dituzte igandean, 15:25etik aurrera, ETBKn eta eitb.com-en: Kataluniako Itzuliko azken etapa, Montjuic-Montjuic, eta Gante-Wevelgem klasikoa. Alfontso Arroio-Xabier Usabiaga eta Fermin Aramendi-Mikel Astarloza izango dira esatariak hurrenez hurren.

Eguerdiko 12etan zuzeneko emanaldi bana izango dira ETB1en eta ETBKn: Endesa Ligako Bartzelona-Bilbao Basket eta aizkolarien Eusko Label Sariaren finala. Saskibaloia neurketaren kontakizuna Asier Arangurenek eta Josean Aldalurrek egingo dute. Aizkolariena, berriz, Koldo Aldalurrek eta Joxe Etxebestek, Azpeititik bertatik.

Futbol jardunaldiaren errepasoa 19:30etik aurrera egingo dute Mikel Olazabalek gidatzen duen 'Gol Festa' saioan. Osasunaren eta Realaren arteko euskal derbiari tarte zabala eskainiko diote bertan.