Itxi

telebista

23:15ean

Immigrazioaz, asteleheneko 'El Dilema' saioan

A.H.

EITB

Euskal Herrian immigrazioaren egoera aztertuko dute, Juan Carlos Etxeberriak gidatzen duen saioan.

Melillan azkenaldian izan diren gertakariak hizpide hartuta, Euskal Herrian immigrazioaren egoera zein den aztertuko dute gaurko 'El  Dilema' saioan. Juan Carlos Etxeberriak gidatuta, hainbat solaskidek euren iritzia emango dute immigrazioaren arazoaren inguruan eta horri aurre egiteko politiken inguruan.

Solasaldi mahaian honako hauek egongo dira: Eduardo J. Ruiz Vieytez, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria; Marcel Banza, Nazioarteko Zuzenbidean aditua; Patricia Barcena, Harresiak Apurtuz elkarteko kidea; Xabier Aierdi soziologoa; Mikel Mazkiaran, SOS Racismoko kidea, eta Antidio Martinez de Lizarrondo soziologoa, besteak beste.

Horrez gain, Euskal Herrian bizi diren bi errumaniar elkarrizketatuko dituzte; bata, Bilboko Orkestra Sinfonikoko musikaria da eta, bestea, iturgina. Euren egoeraz jardungo dira saioan.

'El Dilema' gaur emitituko da 23:15etik aurrera, ETB1en.