Itxi

telebista

22:15ean

'Vaya par de polis', gaur gauean, ETB2n

J.B.

Bruce Willisek eta Tracy Morganek akzioz betetako umorezko filme honetako protagonistak dira. Kevin Smith estatubatuarra da zuzendaria.

ETB2k Vaya par de polis (Cop Out) umorezko eta akziozko filma eskainiko du gaur gauean, 22:15etik aurrera. Bruce Willis eta Tracy Morgan dira filemko protagonista nagusiak, eta zuzendaria New Yerseyko Kevin Smith da.

Jimmy (Bruce Willis) eta Paul (Tracy Morgan) New Yorkeko Polizian lan egiten duten bi adiskide dira, eta 1952ko beisboleko kromo bat lapurtu duenaren aztarnaren atzean dabiltza, antzinako gauzekin obsesionatuta dagoena gangster bat. Jimmy detektibe beteranoa da, eta kromoa bere alabaren ezkontza ordaintzeko duen aukera bakarra da. Paul, berriz, zinearekin eta poliziekin obsesionatuta bizi da eta gaizkiaren aurka borrokatzea da bere helburua.

Vaya par de polis, gaur, 22:15etik aurrera, ETB2n.