Itxi

telebista

Asteburuan

CAF-Elhuyar sariei buruz, 'Teknopolis' saioan

A.E.

EiTB

Bergaran ospatutako ekitaldia izango dute hizpide.

Aste honetako 'Teknopolis' saioak CAF-Elhuyar sari banaketari erreparatuko diote. Ostegunean Bergaran izan zen ekitaldia jarraituko du. Udako Euskal Unibertsitateari emandako Merezimendu sariaz gain, beste bost sari eman dituzte aurten: Baleike herri aldizkariko Gorka Zabaleta Lopetegiri, DeustoTech-eko ikertzaile Gorka Azkune Galparsorori, Biologian lizentziatutako Eneko Bachiller Otamendiri eta Xabier Erkizia Martikorena soinu-artistari. Aipamen berezia jaso du, halaber, Berria-ko kolaboratzaile Amaia Portugal Gonzalezek.

'Teknopolis' larunbatean ETB1en 13:30ean ematen da eta igandean 09:30ean ETB2n.