Itxi

telebista

Asteazken arratsaldean

Brabanteko Gezia lasterketa, zuzenean ETB1en eta eitb.com-en

A.H.

EITB

15:10etik aurrera eskainiko dute ETB1ek eta eitb.com-ek Belgikako Brabante lurraldeko lasterketa.

Brabanteko Gezia txirrindularitza lasterketa eskainiko dute zuzenean ETB1ek eta eitb.com-ek asteazken arratsaldean.

Euskal Telebistako kamerek 15:10etik aurrera bat egingo dute Belgikako Brabante lurraldean ospatuko den lasterketarekin.

Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna.