telebista
22:15ean
'La familia de Mama Flora', gaur gauean, ETB2n
Neke asko pairatu behar izan dituen emakume afroamerikar baten istorioa kontatzen duen filma izango da ikusgai ETB2n, 22:15etatik aurrera,
La familia de Mama Flora drama eskainiko du ETB2k gaur gauean. Cicely Tyson eta Erika Alexander dira Peter Werner zinegileak zuzentzen duen film honetako protagonista nagusiak.
Mama Flora, andre beltz beneragarria, Chicagora abiatuko da bere iloba Diana eta honen alaba aurkitzeko asmoarekin. Diana eta birbiloba egoera negargarrian bizi dira eta Mama Floraren helburua bere senideak egoera horretatik ateratzea izango da. Mama Florak Stockton herrira eraman nahi izango ko ditu, bertan Dianak bere bizitza bideratu dezan. Stocktonen bere bizitza sinestezinaren kontakizuna hasiko da.
Gaur gauean, 22:15ean, ez ezazue galdu ETB2k eskainiko duen La familia de Mama Flora filma.