telebista
ETB1en
Fito y Fitipaldis taldeak Arriagan emandako kontzertua, gaur
A.E.
EiTB
Talde bizkaitarrak bere abesti ezagunenak eskaini zituen Bilboko Arriaga Antzokian, iazko urrian egindako ongintzako kontzertuan.
Gaur, 22:15etik aurrera, Fito y Fitipaldis taldeak Arriaga antzokian Bizkaiko Elikagai Bankuaren alde eman zuen kontzertua eskainiko du ETB1ek. Kontzertu horrekin itxi zuen emanaldi bira talde bizkaitarrak.
Taldeak abestirik ezagunenak eskainiko ditu bertan, tartean 'La casa por el tejado', 'Me equivocaría otra vez' eta 'Soldadito marinero', konponketa berriak eginda.
Dozenatik gora abesti eskaini zituen Fito y Fitipaldisek Bilbon ongintzako kontzertu hartan, eta Carlos Raya, Javier Alzola, Joserra Senperena, Daniel Griffin eta Alejandro Boli Climenten parte-hartze berezia izan zuen.