telebista
Gaurko kirolak
Laboral Kutxa-Bilbao Basket, zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en
A.H.
EITB
Bigarren Mailako Sestao River-Barakaldo eta Alaves-Mallorca nogehigokak ere zuzenean izango dira ikusgai.
Gaur, 'Zilarrezko Futbola' saioak Sestao River eta Barakaldo taldeen arteko Bigarren B Mailako partida eskainiko du zuzenean arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Mikel Ibargoienek eta Juanan Larrañagak emango dute norgehiagokaren berri ETB1en eta eitb.com-en.
Ondoren, Euskal Telebistako kamerek Mendizorroza estadioarekin bat egingo dute 18:00etatik aurrera, Alaves-Mallorca partida zuzenean eskaintzeko. Kasu honetan, Juanan Larrañagarekin batera, Naxari Altuna eta Joseba Urkiola izango dira berriemaile.
Larunbateko kirol emanaldiekin amaitzeko, Laboral Kutxak eta Bilbao Basket taldeek jokatuko duten partida eskainiko du Euskal Telebistak zuzenean, arratsaldeko 20:30etik aurrera. Buesa Arena pabiloian jokatuko da norgehiagoka eta Xabier de la Fuentek, Josean Aldalurrek eta Juan de la Vegak egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna ETB1en, ETB HDn eta eitb.com-en.
23:50ean 'Gol Festa' saio berezia gidatuko du Jon Elortzak, Realak Betis taldearen aurka Sevillan jokatuko duen partidaren laburpena eskaintzeko.