telebista
Kronika
Eneko garaile berriz ere
Getxoztarra azkarrena izan da immunitatearen jokoan. Bestalde, San izango da aste honetako dueluan lehiatuko den lehenengo parte-hartzailea, medikuak horrela gomendatu ondoren.
Enekok bere gaitasun fisikoak agerian utzi ditu berriz ere, eta immunitate jokoa irabazi du aste honetan. San izango da, ordea, dueluan lehiatuko den lehenengo partaidea, medikuaren aholkua onartu ondoren. Jadanik, gazteak pare bat susto hartu ditu gosearen, hotzaren eta makalaldiaren ondorioz.
Medikuak jokoan parte hartzeko ideia baztertzeko gomendatu dio, eta Sandrak aholkua onartu du. Horren ondorioz, automatikoki jokoaren galtzailea bihurtu da, alegia, dueluan lehiatuko den lehenengo parte-hartzailea.
Sarairentzat eta Iñigorentzat purgatorioan orduak motel pasatzen diren bitartean, kanpamenduetan immunitate jokorako prestatzen dira.
Egoera berriaren aurrean, gainerako lehiakideek lasai hartu dute proba. Zubi batetik salto egin ondoren, banderatxoa eskegitako tokira arte igeri egin behar izan dute. Bertan, ikurriña lortzen saiatu dira. Batzuk besteak baino trebetasun handiagorekin hartu dituzte banderatxoak, eta gehienak sokara heldu dira. Ur-biziek, ostera, barrurantz eraman dute Diana eta erreskatatu behar izan dute.
Azkenean, Enekok bere trebetasuna eta indarra erakutsi du. Lehenengoa heldu da, eta aske izango da beste aste baterako. Gainera, Anderrekin elkarbanatuko duen sari berezia disfrutatzeko aukera izango du. Ikusiko dugu zertan datza!.