Itxi

telebista

22:25ean

Krisiak langileen egoeran izan duen eraginaz, gaur, 'Debatea'n

A.H.

EITB

Orain dela zazpi urteko ekonomiaren egoera eta gaur egunekoaren arteko alderaketa egingo dute, eta krisialditik ateratzeko hartu diren neurriak aztertuko dituzte.

0:08

Zazpi urte bete dira krisialdi ekonomikoa hasi zenetik, eta ez dago oso argi noiz bukatuko den. Horregatik,  Maiatzaren 1eko 'Debatea' saioan krisialdi ekonomikoak langileen egoeran izan duen eragina aztertuko dugu.

Egoera hobeto ulertzen laguntzeko, Eñaut Apaolaza ekonomialariak orain dela zazpi urteko eta oraingo egoeraren arteko alderaketa egingo du. Halaber, krisialditik ateratzeko Jaurlaritzak, enpresariek eta sindikatuek hartu dituzten neurriak aztertuko dituzte.

Zer egin behar da langabezia tasa jaisteko? Zaila al da Euskadin enpresaria izatea? Lan harremanak gaiztotu egin al dira? Galdera horiek guztiak erantzuten saiatuko dira honako solaskideak: Angel Toña, konkurtso-administratzailea; Xabier de la Maza, enpresaburura; Oskar Arantzabal, ekonomialaria; Garbiñe Biurrun, EHJANko magistratua; Nekane Altzelai eta Galder del Campo, ekonomialariak; Martin Auzmendi, abokatua, eta Mikel Navarro, Orkestrako ikertzailea.

'Debatea' gaur gauean emitituko da, 22:25etik aurrera, ETB1en.