Itxi

telebista

El Conquistador 10

Rebekak irabazi du rodeoaren jokoa eta Ander izango da lehen duelista

Purgatorioan dauden hiru lehiakideak, Sarai, Diana eta Iñigo, amore emateko prest daude. Baina, abenturaren amaiera atzemanda, gai izango ote dira lehiaketa bertan behera uzteko?

Patagoniako euri atergabeak eta hotzak egoera larrian utziko ditu lehiakideak asteburu honetan "El Conquistador del Fin del Mundo" saioan.

Sarai, Diana eta Iñigo, Purgatorioan aire zabalean lo egin behar duten hiru lehiakide gaixoak, amore emateko eta aurreko asteetan Patagonian eta Iguazun egindako lana pikutara bidaltzeko prest daude... Baina, abenturaren amaiera atzemanda, gai izango al dira lehiaketa bertan behera uzteko?

Kanpamentu bateratuan, euriaren kalteak jasan arren, eragingarri nagusia Immunitate Jokoa izan da. Patagoniako proba klasiko handietako bat buelta izan da: Hereford arrazako behien rodeoa. Rebekak irabazi du immunitatearen ikurrina, eta Ander izango da, aldiz, duelua jokatuko duen lehiakideetako bat, izan ere, bost segundo kentzearen zigorra jaso du, aurreko gauean kanpamentuan Antuanekin batera legez kanpo sua piztu zuela onartu zuen santurtziarrak.

Aurten, gainera, berrikuntza bat izan dugu jokoak: izan ere, lehiakideek etsaien behiak aukeratu behar izan dituzte. Irenek Enekorentzat behi handi eta hezigabeena aukeratzeko "ausardia" izan du. Abenturan lehen aldiz, Eneko kikilduta eta desafioan min ez egiteko otoitz egiten ikusiko dugu baina, hala ere, min hartu zuen jokoan.

Aurrerapenak, protagonistak eta faboritoak, "El Conquis" eztabaida-saioan

"El Conquis" eztabaida-saioa berrikuntza guztiekin, ikusi gabeko aurrerapenekin, protagonistekin, kanporatutako lehiakideekin eta analista trebeenekin dator asteburu honetan. Manu Maritxalar, David Seco, Gotzon Mantuliz, Argi Gastaka, Isabel Landa eta Amaia Puertas izango dira Miramoneko platoan.

Atzoko debatean, gainera, ikusleen lehiakide gogokoenaren aukeraketa abian jarri zen, eta lehen kanporatuak Esti eta Patxi izan ziren. Aurtengo edizioko partaideen artean aukeratu dezakete ikusleek faboritoa. EITBk webgunean egindako aukeraketari esker, boto gutxien dituzten lehiakideak kanporatuko ditugu debate bakoitzean. Larunbatean 2 partaide kanporatuko dituzte, eta igandean beste 2. Eta horrela izango da astero, abentura bukatu arte.

Ez galdu "El Conquistador del Fin del Mundo" abentura saioa eta "El Conquis" debatea, larunbat eta igandeetan, gaueko "Eguraldia" saioaren ostean, ETB2n.